HEZKIDETZA LANTZEN: “ESKOLAN BERDINTASUNERAKO HEZI”
Joan den ikasturtean landu genituen helburuak hauek izan ziren:
Ø Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntz idatzia zuzentzea.
Ø Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea.
Ø Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako ereduak ikustarazteko helburuekin.
Aurtengo ikasturterako planteatzen ditugun helburuak hauek dira:
Ø Batetik iazko helburuekin jarraitzea, bai hizkuntza ez sexistari dagokionez, bai gelako materialei dagokionez.
Ø Bertzetik norberaren autonomiaren eta zainketaren etikaren ikastearekin hastea. Honetarako ezinbertzekoa da familien partehartzea eta hau dela eta hurrengo konpromisoak planteatzen ditugu:
· Etxetara galdetegi batzuk igorri eta erantzunak aztertu diagnostikoa egin ahal izateko.
· Gurasoak sentsibilizatzeko Marian Morenorekin (Oviedo-ko institutu bateko irakaslea eta berdintasunari buruzko gaietan aditua) hitzaldi bat antolatu (2011ko otsailean aurreikusten da), aipaturiko helburuak lortzeko eta guztion artean irizpide komun batzuk ezartzeko.
· Etxeko lanak eta zainketakoak. Etxeko bizitzarako autonomia. Bi hiruhilabeteetan ekintza batzuk jorratuko genituzke; norberak bere ohea egin, jantzi eta bere gela txukundu eta bigarrenean hondakin guztiak birziklatze ontzietara eraman eta herriko dendan erosketak egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario