MALERREKAKO HERRIETAKO 6 ESKOLEN BILGUNEA DA HAU: SALDIAS, NARBARTE, BEINTZA-LABAIEN, LEGASA, SUNBILLA ETA ITUREN.
jueves, 20 de enero de 2011
Testuen lanketarako mintegia: DATA ALDAKETAK
HHko taldea: otsailak 15, asteartea
LHko taldea: otsailak 17, osteguna
martes, 18 de enero de 2011
Gipuzkoako Eskola Txikietako oharra
Gai interesatuko zaizuelakoan, laster arte
Arantxa Oliden Astigarraga
Gipuzkoako Eskola Txikietako koordinatzailea
(943 377009
lunes, 10 de enero de 2011
Galdetegiak gurasoentzat
Hauek dira gurasoak betetzeko prestatu genituen galdetegiak.
domingo, 2 de enero de 2011
Testuen lanketa: mintegia
https://sites.google.com/site/gaitasunlinguistikoa/
Ingelesa ikasten hasteko metodoa??
HEZKIDETZA LANTALDEA
HEZKIDETZA LANTZEN: “ESKOLAN BERDINTASUNERAKO HEZI”
Joan den ikasturtean landu genituen helburuak hauek izan ziren:
Ø Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntz idatzia zuzentzea.
Ø Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea.
Ø Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako ereduak ikustarazteko helburuekin.
Aurtengo ikasturterako planteatzen ditugun helburuak hauek dira:
Ø Batetik iazko helburuekin jarraitzea, bai hizkuntza ez sexistari dagokionez, bai gelako materialei dagokionez.
Ø Bertzetik norberaren autonomiaren eta zainketaren etikaren ikastearekin hastea. Honetarako ezinbertzekoa da familien partehartzea eta hau dela eta hurrengo konpromisoak planteatzen ditugu:
· Etxetara galdetegi batzuk igorri eta erantzunak aztertu diagnostikoa egin ahal izateko.
· Gurasoak sentsibilizatzeko Marian Morenorekin (Oviedo-ko institutu bateko irakaslea eta berdintasunari buruzko gaietan aditua) hitzaldi bat antolatu (2011ko otsailean aurreikusten da), aipaturiko helburuak lortzeko eta guztion artean irizpide komun batzuk ezartzeko.
· Etxeko lanak eta zainketakoak. Etxeko bizitzarako autonomia. Bi hiruhilabeteetan ekintza batzuk jorratuko genituzke; norberak bere ohea egin, jantzi eta bere gela txukundu eta bigarrenean hondakin guztiak birziklatze ontzietara eraman eta herriko dendan erosketak egin.
BIZIKIDETZA LANTALDEA
Bizikidetza plana zazpi eskolen arteko koordinaketaren bidez hasi gara lantzen. Honetarako, gure kezkak eta beharrak aztertu eta konpartitu egin ditugu. Aldi berean Barne Araudia amankomuna adostu badugu ere, ikastetxe bakoitzak bere berezitasunak zehaztuko ditu.
Ikastetxe bakoitzak Bizikidetzarako Batzordea eratuko du (unitate bakarreko lau ikastetxeek batzorde bakarra osatuko dute), aurtengo plangintzaren helburuak eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko, eskola komunitatearen agente guzien parte hartzeaz.
Ekainan Batzordeak Memoria idatziko du egindako lana baloratzeko eta hurrengo ikasturtean kontutan hartzeko.
NAFARROAKO LANDA EREMUKO ESKOLEN I. JARDUNALDIAK
ANIMATU eta IZENA EMAN
PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA
2010-2011 ikasturtea PRESTAKUNTZA PLANA
PRESTAKUNTZA ATALA
1. Izenburua:
NAFARROAKO LANDA EREMUKO ESKOLEN I. JARDUNALDIAK
2. Modalitatea: Jardunaldia
3. Etapa: Etapa artekoa
4. Norentzat: Gaiarekiko interesa duen irakasleriarentzat.
5. Justifikazioa:
Nafarroa osoan zehar, Landa Eremuko 70 eskolatik goiti aurki ditzakegu, 11 zonaldetan sakabanaturik. Jardunaldi hauek 3 xede nagusi dituzte, batetik Nafarroako Landa Eremuko Eskolen abian jarri dugun elkarlana ezagutzera ematea, bertzetik eskola guzti hauen arteko elkar ezagutza eta lankidetza bultzatzeko nahia eta azkenik, gure eskoletan nola egiten dugun lan erakusteko asmoa, hainbat maisu-maistra eta hezkuntza eragilerentzat hain ezezaguna dena, gizarteratu eta ezagutarazteko intentzioz
6. Helburuak:
- Nafarroako Landa Eremuko Eskolak ezagutaraztea, beraien izaera, antolaketa eta bertan egiten den lana
- Nafarroako Landa Eremuko Eskolek aintzinera daramaten elkarlanaren berri ematea eta emanen diren hurrengo pausoak finkatzea
- Landa Eremuko Eskoletako maisu-maistren arteko elkarlanerako zubiak eraikitzea
- Landa Eremuko Eskoletako kideentzako eztabaidarako espazio amankomunak sortzea
- Landa Eremuko eskoletan egiten den lana ezagutzera ematea, bertze eskoletan dauden maisu-maistrei
7. Programa:
10:00 Harrera.
10:10 Aurkezpena.
11:10 Web orriaren aurkezpena
11:45 Atsedenaldia
12:00 Komunikazio/Tailerrak
LEHEN TXANDA 12:00etan | Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua. Igantzi-ko eskola | Euskaraz |
Kulturgintza Urdazubi-Zugarramurdi-ko eskola | Euskaraz | |
La ciencia en la escuela (CSIC) Garralda eta Auritzberri-ko eskolak | Gaztelaniaz | |
Cuentos y leyendas del entorno Antzin eta Murieta | Gaztelaniaz |
13:00 Komunikazio/Tailerrak
BIGARREN TXANDA 13:00etan | Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua. Igantzi-ko eskola | Euskaraz |
|
Kulturgintza?? Urdazubi-Zugarramurdi-ko eskola | Gaztelaniaz |
| |
Zientzia eskolan (CSIC) Garralda eta Auritzberri-ko eskolak | Euskaraz |
| |
Cuentos y leyendas del entorno Antzin eta Murieta | Gaztelaniaz |
|
14:00 Osoko bilera eta ebaluaketa.
14:30 Bazkaria
Komunikazio/tailerren aipamenak:
Zientzia eskolan (CSIC) Garralda eta Auritzberri-ko eskolak |
Zientzia mundua begiratzeko modu bat da, beste begirada batez, experimentatuz eta imaginatuz gauzak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten. Gure proiektuarekin ikasleek bere ezagupen propioak eraikitzen saiatzen gara jakinmina metodo gisa erabiliz, metodo zientifikoa.
|
Hizlariak: Nekane Nuño eta Arantxa Iriarte, Garralda eta Auritzberri eskoletako irakasleak |
Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua. Igantzi-ko eskola |
|
Hizlaria: Joxean Ortega, Igantziko eskolako irakasle eta zuzendaria. |
KULTURGINTZA SAIAKERA. “Le crime d´Urdax”- “”Urdazubiko hilketa” Urdazubi-Zugarramurdi-ko eskola |
Kulturgintza izeneko ikas-metodologia A.E.K.-ko talde didaktiko nazionalak abiatu zuen 1985ean. Bere sortzaileak Julen Kaltzada, Josu Naberan, Alberto Gabikagogeaskoa eta Antonio Lekue izan ziren.
Bere filosofia hagitz argia da: eskolan edota euskaltegian ikasten den guztia Herriari itzuli behar zaio kultur ekintzen bidez.
Europako Hizkuntzen Marko komuna aztertu genuelarik ohartu ginen mundu mailako adituak orain ari direla aurkitzen hizkuntzen metodologian Euskal Herrian duela 25 urte teorizatu zena.
Pasa den ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleekin eta LH-ko 4., 5. eta 6. mailakoekin ere film bat egin genuen, Frantsesez eta Euskaraz.Guk kontatu nahi dizuegu nola egin genuen eta zein izan zen emaitza.
|
Hizlariak: Fermin Sanchez eta Amaia Juaniz, Urdazubi-Zugarramurdi HIA-koi rakasleak |
Cuentos y leyendas del entorno Antzin eta Murieta |
|
|
8. Deitzaileak: Nafarroako Landa eremuko eskolak/ Irakasleriaren formakuntza atala
9. Tokia: Lekarozko ILZ
10. Iraupena: 4 ordu eta erdi
11. Eguna: Urtarrilaren 29a
12. Ordutegia: 10:00etatik 14:30ra.
13. Izena emateko epea eta helbidea: Abenduaren 10etik Urtarrilaren 19ra.
-------------------------------------------------------------
14. Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
15. Oharrak:
Jardunaldiak bukatzean, Iruritako Olari Jatetxean bazkaria izanen da etorri nahi duenarentzat. Menua 20 euro ingurukoa izanen da, goxo-goxoa.