MALERREKAKO HERRIETAKO 6 ESKOLEN BILGUNEA DA HAU: SALDIAS, NARBARTE, BEINTZA-LABAIEN, LEGASA, SUNBILLA ETA ITUREN.
jueves, 24 de abril de 2014
MALERREKAKO HERRI ESKOLEN IV JOKU TOPAKETA EGUNA
Apirilak 15ean Malerrekako herri eskolen IV Joku topaketa edizioa ospatu zen.
Aurten ere Sunbilla, Ituren, Narbarte,Legasa,Saldias eta Beintza Labaiengo eskolak urteroko festa ospatu dugu..
Goiz goizetik eguraldia lagun genuela zonaldeko sei herrietako eskoletako 204 ikasle eta irakasleak elkartu eta oso egun polita pasa dugu. Goizean plastika tailerra, herri kirolak eta inglesez ipuin kontalari saio bat izan ditugu . Bazkaldu ondoren berriz gurasoekin batera mahai joku tailer bat izan dugu. Primeran pasatu dugu.!!!!
Urrian Malerrekako zenbait eskoletako 5. eta 6. mailako ikasleak, ingelerako kanpaldi batean egon ziren Errioxa aldean.
Oso ongi pasatuz asko ikasi eta experienzia benetan aberasgarria bizitzeko aukera izan dute Sunbilla,Ituren, Narbarte eta Beintza Labaiengo ikasleak.
Iturengo eskolako 4. mailako ikasleek Arantxi tutorearekin batera
egindako 2014rako egutegia duzue hemen. Gelan landu duten proiektua izan da eta
gurasoekin batera egin izan zuten aurkezpenaren gain, etekin handiagoa
atera nahi izan diote eta egindako proiektua egutegi ere bihurtu dute.
Lan bikaina!