martes, 18 de enero de 2011

Gipuzkoako Eskola Txikietako oharra

Azken aldi honetan eskoletan gaixotasunen ondoriozko heriotza gaia azaltzen ari gara . Kezka eta beharra sortu zaigunez, hitzaldi bat antolatzea pentsatu dugu eta gai honetan aditua den Kepa Camiña aholkulariarekin hitz egin ondoren data zehaztu dugu. Beraz, mezu honen bitartez, 2011ko otsailaren 23an, arratsaldeko 5etatik 7etara Lasarteko berritzegunean izango dugun “HERIOTZA/DOLUA” hitzaldira konbidatzen zaituztegu.

Gai interesatuko zaizuelakoan, laster arte


Arantxa Oliden Astigarraga

Gipuzkoako Eskola Txikietako koordinatzailea

www.eskolatxikiak.org

irakasleak@eskolatxikiak.org

(943 377009

domingo, 2 de enero de 2011

Nafarroako Landa Eremuko Eskolak: Txostena

Open publication - Free publishing - More txostena

Hemen duzue Nafarroako Landa Eremuko Eskolak osatzen dugun taldeak argitaratu zuen txostena. Txosten hori eguneratua aurkeztuko da Nafarroako Landa Eremuko Eskolen I Jardunaldietan.

Testuen lanketa: mintegia

Hemen duzue testuen lanketari buruzko mintegiko gunera sartzeko lotura:

https://sites.google.com/site/gaitasunlinguistikoa/

Ingelesa ikasten hasteko metodoa??

Hor duzue ingelesa ikasten hasteko metodoa....hastapena besterik ez:

HEZKIDETZA LANTALDEA

HEZKIDETZA LANTZEN: “ESKOLAN BERDINTASUNERAKO HEZI”

Joan den ikasturtean landu genituen helburuak hauek izan ziren:

Ø Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntz idatzia zuzentzea.

Ø Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea.

Ø Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako ereduak ikustarazteko helburuekin.

Aurtengo ikasturterako planteatzen ditugun helburuak hauek dira:

Ø Batetik iazko helburuekin jarraitzea, bai hizkuntza ez sexistari dagokionez, bai gelako materialei dagokionez.

Ø Bertzetik norberaren autonomiaren eta zainketaren etikaren ikastearekin hastea. Honetarako ezinbertzekoa da familien partehartzea eta hau dela eta hurrengo konpromisoak planteatzen ditugu:

· Etxetara galdetegi batzuk igorri eta erantzunak aztertu diagnostikoa egin ahal izateko.

· Gurasoak sentsibilizatzeko Marian Morenorekin (Oviedo-ko institutu bateko irakaslea eta berdintasunari buruzko gaietan aditua) hitzaldi bat antolatu (2011ko otsailean aurreikusten da), aipaturiko helburuak lortzeko eta guztion artean irizpide komun batzuk ezartzeko.

· Etxeko lanak eta zainketakoak. Etxeko bizitzarako autonomia. Bi hiruhilabeteetan ekintza batzuk jorratuko genituzke; norberak bere ohea egin, jantzi eta bere gela txukundu eta bigarrenean hondakin guztiak birziklatze ontzietara eraman eta herriko dendan erosketak egin.

BIZIKIDETZA LANTALDEA

Bizikidetza plana zazpi eskolen arteko koordinaketaren bidez hasi gara lantzen. Honetarako, gure kezkak eta beharrak aztertu eta konpartitu egin ditugu. Aldi berean Barne Araudia amankomuna adostu badugu ere, ikastetxe bakoitzak bere berezitasunak zehaztuko ditu.

Ikastetxe bakoitzak Bizikidetzarako Batzordea eratuko du (unitate bakarreko lau ikastetxeek batzorde bakarra osatuko dute), aurtengo plangintzaren helburuak eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko, eskola komunitatearen agente guzien parte hartzeaz.

Ekainan Batzordeak Memoria idatziko du egindako lana baloratzeko eta hurrengo ikasturtean kontutan hartzeko.

NAFARROAKO LANDA EREMUKO ESKOLEN I. JARDUNALDIAK

Oroitu 2011ko urtarrilaren 19an bukatzen dela Nafarroako Landa Eremuko Eskolen I Jardunaldietan parte hartzeko epea. Hor duzue deialdia.
ANIMATU eta IZENA EMAN


PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA

2010-2011 ikasturtea PRESTAKUNTZA PLANA

PRESTAKUNTZA ATALA

1. Izenburua:

NAFARROAKO LANDA EREMUKO ESKOLEN I. JARDUNALDIAK

2. Modalitatea: Jardunaldia

3. Etapa: Etapa artekoa

4. Norentzat: Gaiarekiko interesa duen irakasleriarentzat.

5. Justifikazioa:

Nafarroa osoan zehar, Landa Eremuko 70 eskolatik goiti aurki ditzakegu, 11 zonaldetan sakabanaturik. Jardunaldi hauek 3 xede nagusi dituzte, batetik Nafarroako Landa Eremuko Eskolen abian jarri dugun elkarlana ezagutzera ematea, bertzetik eskola guzti hauen arteko elkar ezagutza eta lankidetza bultzatzeko nahia eta azkenik, gure eskoletan nola egiten dugun lan erakusteko asmoa, hainbat maisu-maistra eta hezkuntza eragilerentzat hain ezezaguna dena, gizarteratu eta ezagutarazteko intentzioz

6. Helburuak:

- Nafarroako Landa Eremuko Eskolak ezagutaraztea, beraien izaera, antolaketa eta bertan egiten den lana

- Nafarroako Landa Eremuko Eskolek aintzinera daramaten elkarlanaren berri ematea eta emanen diren hurrengo pausoak finkatzea

- Landa Eremuko Eskoletako maisu-maistren arteko elkarlanerako zubiak eraikitzea

- Landa Eremuko Eskoletako kideentzako eztabaidarako espazio amankomunak sortzea

- Landa Eremuko eskoletan egiten den lana ezagutzera ematea, bertze eskoletan dauden maisu-maistrei

7. Programa:

10:00 Harrera.

10:10 Aurkezpena.

11:10 Web orriaren aurkezpena

11:45 Atsedenaldia

12:00 Komunikazio/Tailerrak

LEHEN

TXANDA

12:00etan

Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua.

Igantzi-ko eskola

Euskaraz

Kulturgintza

Urdazubi-Zugarramurdi-ko eskola

Euskaraz

La ciencia en la escuela (CSIC)

Garralda eta Auritzberri-ko eskolak

Gaztelaniaz

Cuentos y leyendas del entorno

Antzin eta Murieta

Gaztelaniaz

13:00 Komunikazio/Tailerrak

BIGARREN

TXANDA

13:00etan

Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua.

Igantzi-ko eskola

Euskaraz

Kulturgintza??

Urdazubi-Zugarramurdi-ko eskola

Gaztelaniaz

Zientzia eskolan (CSIC)

Garralda eta Auritzberri-ko eskolak

Euskaraz

Cuentos y leyendas del entorno

Antzin eta Murieta

Gaztelaniaz

14:00 Osoko bilera eta ebaluaketa.

14:30 Bazkaria

Komunikazio/tailerren aipamenak:

Zientzia eskolan (CSIC)

Garralda eta Auritzberri-ko eskolak

Zientzia mundua begiratzeko modu bat da, beste begirada batez, experimentatuz eta imaginatuz gauzak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten.

Gure proiektuarekin ikasleek bere ezagupen propioak eraikitzen saiatzen gara jakinmina metodo gisa erabiliz, metodo zientifikoa.

Hizlariak: Nekane Nuño eta Arantxa Iriarte, Garralda eta Auritzberri eskoletako irakasleak

Emozio hezkuntza Berrikuntza Proiektua.

Igantzi-ko eskola

Hizlaria: Joxean Ortega, Igantziko eskolako irakasle eta zuzendaria.

KULTURGINTZA SAIAKERA. “Le crime d´Urdax”- “”Urdazubiko hilketa”

Urdazubi-Zugarramurdi-ko eskola

Kulturgintza izeneko ikas-metodologia A.E.K.-ko talde didaktiko nazionalak abiatu zuen 1985ean. Bere sortzaileak Julen Kaltzada, Josu Naberan, Alberto Gabikagogeaskoa eta Antonio Lekue izan ziren.

Bere filosofia hagitz argia da: eskolan edota euskaltegian ikasten den guztia Herriari itzuli behar zaio kultur ekintzen bidez.

Europako Hizkuntzen Marko komuna aztertu genuelarik ohartu ginen mundu mailako adituak orain ari direla aurkitzen hizkuntzen metodologian Euskal Herrian duela 25 urte teorizatu zena.

Pasa den ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleekin eta LH-ko 4., 5. eta 6. mailakoekin ere film bat egin genuen, Frantsesez eta Euskaraz.Guk kontatu nahi dizuegu nola egin genuen eta zein izan zen emaitza.

Hizlariak: Fermin Sanchez eta Amaia Juaniz, Urdazubi-Zugarramurdi HIA-koi rakasleak

Cuentos y leyendas del entorno

Antzin eta Murieta

8. Deitzaileak: Nafarroako Landa eremuko eskolak/ Irakasleriaren formakuntza atala

9. Tokia: Lekarozko ILZ

10. Iraupena: 4 ordu eta erdi

11. Eguna: Urtarrilaren 29a

12. Ordutegia: 10:00etatik 14:30ra.

13. Izena emateko epea eta helbidea: Abenduaren 10etik Urtarrilaren 19ra.

-------------------------------------------------------------

14. Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.

15. Oharrak:

Jardunaldiak bukatzean, Iruritako Olari Jatetxean bazkaria izanen da etorri nahi duenarentzat. Menua 20 euro ingurukoa izanen da, goxo-goxoa.